Ataria > Falta ezin direnak > Winter Fise

Winter Fise

Jantzi txapela, eskularruak eta zuen humore ona eta zatozte Peyragudeseko (Pirinio Garaiak) eski estaziora azken txirristadez gozatzeko. WINTER FISE “2011, Pirinioetako urtea” esparru barruan sartzen den ekitaldia da. Martxoaren 2tik 4ra ospatuko da eta ikuskizun berriekin eta lehiaketa ikusgarriekin amets eginaraziko dizue.

 

Winter Fise Peyraguden : %100 estilo librea!

Aurtengo programan Mendiko motorrarekin estilo librean (edo Snowmobile edo FSX estilo librea) egingo diren ikuskizun harrigarriak daude pistetan (Peyresourdeko isurialdea). Herrialde eskandinaviarretan, Alaskan eta elurtutako beste eskualdeetan oso modan dagoen kirol hau bueltan da Pirinioetan! Daniel Bodin bezalako Rider (kirolari) onenak izango dira bertan beraien ikuskizunarekin liluratzeko, akrobazia desberdinen bidez. Berritasunak ere egongo dira, 2 gurpildun lagunak izango ditugu bmx flat ikuskizunekin (bmx modu artistikoan praktikatzea) eta FISE EXPERIENCE izena duen MTB slopestyle (btt slopestyle) abangoardiako lehiaketa paregabea ere. Jardunaldiak girotuko dituzten zaletuentzako eta profesionalentzako lehiaketa ugari ere egongo dira, estilo libreko eskia, snowscoot delakoa (elurretako bmx) eta aireko snowboard. FFS (Frantziako Eski Federakuntza) eta PST (Pyrénées Snowboard Tour) erakundeen laguntzarekin antolatuko dira. Estilo libreko eski eta snowboard lehiaketetako irabazleentzako Planète Freeriderekin irabazteko pack 1 helikopteroan ibiltzeko eta diru-sari bat kategoria bakoitzarentzat.

Zer da FISE?

FISE Europako Estilo libreko lehiaketa garrantzitsuena da eta urtero ospatzen da Montpellier-eko hirigunean ekainaren 1a eta 5a bitarteko igoera aste bukaeran. Urteekin beste ekitaldi batzuk ere agertu dira, Peyragudeseko WINTER FACE eta Frantziako %100 Estilo Libredun bira, Fise Expérience delakoa, etab. Ikusteko plazera eta lurreztatzeko plazera…zatozte Peyragudes-era momentu ahaztezin bat bizitzeko! Aurten, “2011, Pirinioetako urtea” ekitaldia esparruaren barruan “Pirinioetako urtea” izena izango duen stand bat jarriko da Peyragudeseko Peyresourde isurialdeko estazioetako pistetan lehiaketak ospatuko diren egunetan eta entrenamendu jardunaldian. Standean estazioko eskiatzaileak eta oinezkoak sar daitezke. Estazioko lankideek Espainiako publikoarentzako komunikazio ekintzak burutuko dira.

Linean ikusi : Webguna honetan aurkituko duzu beharrezko informazio guztia

[an error occurred while processing this directive]
CTP  
        
[an error occurred while processing this directive]
[an error occurred while processing this directive]