Ataria > Falta ezin direnak > Erresistentziak Jaialdia

Foix - Ariège

Erresistentziak Jaialdia

2011ko uztailaren 8tik 16ra, 9 egunez luzatuko den 15

 

2011ko uztailaren 8tik 16ra, 9 egunez luzatuko den 15. edizio honetarako, jaialdiak ehun bat dokumental eta fikziozko filmen emanaldia aurreikusi du. Lau izango dira film hauetan landuko diren gaiak eta emanaldien ostean, zinemagileek beraien lana eztabaidatuko dute: Klaseen Justizia, Bio-pirateria, Zahartu aurretik! Hazi, sinetsi hazi, baita Piriniotako programazioa eta Brasilgo zinemara gerturaketa. Aurten Jean-Marie et Arnaud Larrieu, Caroline Serreau eta Maurice Failevic zinemagileak omenduko dira, atzera begirako zikloekin.

Urtero hogeita hamar bat zinemagile biltzen dira Erresistentziak jaialdian, baita eztabaidetan parte hartzen duten hogei bat pertsona. Egunero gazteentzako eta nerabeentzako programazio bat aurki daiteke, irudien eta marrazki bizidunen tailerretan hazteko aukerarekin. Jaialdian 10.000 partaide inguru zenbatzen dira, erdiak Ariègekoak eta beste erdiak bereziki jaialdian parte hartzeko kanpotik etorritako pertsonak. Komunikabide nazionalekin duten lankidetza dela eta, Erresistentziak Jaialdiak Pirinioetako lurraldea erakargarri bihurtzen lanean dihardu Ariègeko jendea elkar ezagutzeko jaialdi bat sortzeko asmoarekin.

2011rako, Pirinioetako Urtea ospatzen dela kontutan hartuta: Pirinioetako ohizko programazioa.

Egunero Pirinioen gaineko emanaldi-eztabaida zinemagilearekin eta eztabaidan parte hartuko duen pertsona batekin. Egunero gai desberdin bat landuko da, Pirinioetan filmatutako eta egungo arazoak edo Pirinioetako gertaera historiko komunak lantzen dituzten Frantziako eta Espainiako filmak ezagutuko ditugu. Felip Solé-ren Erretretari buruzko Camps d’Argeles ikusi ahal izango dugu, baita Jacques Nichet-en Caston-en La Guerre des demoiselles Pirinioetako erresistentziari buruz, bioaniztasunari buruzko Pascale Ferrat-en La Peau de L’ours, Jacky Tujaque-en Cette Montagne, c’est ma télé filma eboluzio demografikoaren gainean, etab.

Jardunaldi eta gau berezia Pirinioetako Jean-Marie et Arnaud Larrieu zinemagileekin Lourdesen Pirinio Garaietan jaioak Larrieu anaiak, zinemagile gazteek filmografia garrantzitsua dute jadanik non beraien aktore kuttunek Mathieu Amalric eta Sabine Azéma hirugarren pertsonaia bat hartu behar duten kontutan: mendia. Pirinioetan filmatu dituzten beraien hiru filmen emanaldia egingo dugu La Brèche de Roland , Un homme, un vrai eta Les derniers jours du monde. Aurretik Les Fenêtres sont ouvertes beraien dokumental autobiografikoaren emanaldia ikusteko aukera egongo da.

Eztabaida handia: Ba al dago Pirinioetako identitaterik? Frantziako eta Espainiako Pirinioetako soziologo eta ikertzaileen parte hartzearekin. Administratiboki eta kultura desberdinek (6 hizkuntza) banatuta dagoen lurraldea da Pirinioak inguratzen duena (2 herrialde, 7 eskualde, 10 departamentu). Normalean garrantzi gehiago ematen zaie eskualdetako hiriburuei bizikideenei baino, askotan mendiak zeharkaezinak baitira. Beraz ondare ohiturak, historia politikoa eta egun mendikate inguruan dagoen bizitzeko moduak sortzen dituzte loturak. Hitz egin al dezakegu Pirinioetako kultura komun batetaz?

Guztira 11 filma eta hogei bat zuzendari izango dira Pirinioen gaineko programazio berezi honetan parte hartuko dutenak.

Linean ikusi : Webgunea

[an error occurred while processing this directive]
CTP  
        
[an error occurred while processing this directive]
[an error occurred while processing this directive]