Nazioarteko kulturen jaialdia Pirinioetako bihotzean? Pirineos Sur jaialdian musikaren magia eta leku ikaragarri batetako magiak bat egiten dute.
Pirineos Sur munduko musikan edo musika herrikoietan espezializatutako jaialdia da. Ekitaldiaren helburua modernotasuna tradizioarekin, teknologia etnografiarekin, artista ezagunak hasten ari direnekin nahastea da. Laburbilduz, dogmatikoa ez den jaialdia. Pirineos Sur 1992an hasi zen eta uztaileko bigarren hamabostaldian ospatzen da urtero Aragoiko Pirinioetan (Lanuza-Sallent de Gállego, Huesca probintzian). Eszenatoki nagusia Lanzua aintzirako ur gainean kokatzen da.
Pirineos Sur, derrigorrezko erreferentzia Europako uda kulturaletan. Helburu nagusia munduko kultura desberdinentzako topagune izatea, tolerantzia zubiak eraikitzea eta musikaren bidez errespetua sustatzea da.
Bere ibilbidea hasi zuenetik, jaialdiak eman dio munduari bira dagoeneko. Zibilizazio eta kultura desberdinen arteko topaketa hunkigarrien lekuko izan da jaialdi hau, musikari onenen kontzertuak eskaini ditu eta gizakiaren adierazpen desberdinak erakutsi dizkie ikusleei.
2011 Pirinioetako Urtea proiektuarekin, jaialdiak aurrera pauso bat emango du Pirinioetako eta Tenako Bailarako kultura estatuan zein nazioartean sustatuz eta jaialdiaren nazioarteko sustapen ekintzak areagotuz.