Ataria > turismoa

turismoa


Pirinioak: zure estiloa da, zure momentua da.

Mendebaldean dagoen kostalde Atlantiko labartsutik ekialdean kokatzen diren Mediterraneoko itsasertz epeletara, Pirinioek, proposamen desberdin bat eskaintzen dute pertsona bakoitzarentzat. Aurten, 2011 alegia, Pirinioetako Urtea dela eta, Pirinioak eta honen udazkena-uda eskaintza hobeto (ber)ezagutzeko aukera ezin hobea duzu.

8 lurralde aberats, anitz eta pasio berak lotzen dituenak: Pirinioak Ezagutu mila urte baino gehiago dituzten mendiak dauzkaten zortzi lurralde, guztiak fauna eta flora apartaz beteta. 18 milioi pertsona bizi diren zortzi lurralde, historia aberatsa eta bizirik dagoena islatzen duten monumentuekin, tradizioak eta modernotasunak bate egiten duten herri eta hiri ederrekin, etengabe hazten ari den aniztasun linguistikoa, gastronomikoa, kulturala, eta ekonomikoarekin. Klima ona duten zortzi lurralde, non abegitsua izatea den bisitaria hartzeko araua.

Abentura bila ari bazara Pirinioetan arnasketarik gabe utziko zaituzten aktibitate ugari aurkituko dituzu. Gailur ikusgarrietako batean mendiko erraketekin goi mendiko ibilaldi batetik, Europako itsaslabar ezagunenetako batzuetan surfa praktikatzeraino Atlantikoan, baita kilometro amaigabeak dituzten pistetan eski jardunaldi ahaztezinak ere… eta ondoren, utzi goi mendiko hiri tradizionalek eta enkantuz betetako herriek eskaintzen dituzten plazerek harrapatu zaitzaten. Nahiago baduzu erlaxatzea, Pirinioetako udazkeneko paisaia ikusgarrian eta koloretsuan zehar ibilaldi lasaiago bat egin dezakezu, baita historia zabala duen lurralde batetako kultura ezagutzea ere. Eta zergatik ez zara erlaxatzen bainuetxe batean itsaso parean edo mendian? Edo mahasti ugarien artean ardo fin batez gozatu, ondoren Mediterraneoak estaltzen duen isolatutako hondartza batean erlaxatzeko?

Zure aukera edozein izanda, Pirinioetan aurkituko dituzu hainbat denboraz bilatzen ibili zaren oporrak.

Midi-Pyrénées
Midi-pyrénées
Midi-Pyrénées eskualdeko Pirinioetako aldeak hitzarmen magikoa eskaintzen dun kirolaren, erlaxazioaren eta ongizatearen artean, edertasun paregabea duen leku batean, bere kirol-instalazioei, 14 spaei eta izugarrizko izen ona duten zentro termo-ludikoei esker. Eskualde honetako erakusle handienetako bat Luchon hiri lasaia da, bakea arnasten da nonahi, semafororik ez duen hiri honetan, mendikateko 13 gailur ezagunenek inguratzen dute eta pistetan hostatua eskaintzen du, estazio termal ezagun batez gain.
Nafarroa
Nafarroa
Nafarroan, Iratiko eta Urbasako Basoak urtaro aldaketa bizitzeko leku paregabeak dira, egur busti usaia aurkitzeko ehun urte baino gehiago dituzten pagoen artean hostoek sortzen duten alfonbra gainean paseatzen den bitartean. Udazkena ere asko nabarmentzen da Erdi Aldeko ardo-lurretan, izan ere hau da urteko garai aproposena horretarako,mahats-bilketa garaia alegia. Momentu aproposa urtaro honetan eskaintzen diren aktibitate anitzez gozatzeko, hala nola, ibilaldiak zaldi gainean mahastien artean, gidatutako bisitak upeldegietara, etab.
Akitania
Akitania
Eskualde honetako mendebaldeko kostalde guztia ozeano Atlantikoak estaltzen du eta oso klima leuna izaten du, gainera ondare-altxor ugari ditu, Lescaux haitzuloa edo Vezère arana bezala. Hegoaldean Pirinioak mugatzen dute. Akitaniaren kokapen pribilegiatu honi esker eskualdean kolore eta jarduera aldakorrak eskaintzen dira. Udazkenean, berdeak, horiak eta okreak iristen dira lekua mendi irteerak egiteko ezin hobea bihurtuz, baita familiarekin egoteko edo kirola egiteko, bestalde, azarotik apirilera zuria nagusitzen da eta gailurretako elurrari esker neguko kirol-eskaintza paregabearen artean aukeratu daiteke. Ozeanoko urdina eta bertan egin daitezkeen kirol edo erlaxazio aktibitateak ahaztu gabe.
Katalunia
Katalunia
Kataluniako Pirinioak paraje aberatsak dituen lurraldea dira, kontrastez beteak, aranez aran aldakorra den klima batekin, Mediterraneoko ur gardenetatik Atlantikoko haizeetara. Gainera, interes naturala duten espazioak, Gizadiaren Ondare izendatutako arkitektura erromanikoa, Val del Boí aran ikusgarrian aurki daitekeena bezalakoa, historiaz eta mendiz jositako bailarak non eski-alpinoko hamar estazio eta sei nordiko aurkitzen diren eguzki gartsuaren beropean labaintzeko klima perfektuarekin.
Aragoi
Aragoi
Aragoiko Pirinioek mendikateko sektore altuena osatzen dute Aneto (3.404 m.), Posets (3.375 m.) eta Monte Perdido (3.335 m.) gailurrekin. Aintzirek, glaziarrek eta glaziar jatorriko aintziratsoek, baso hostotsuek eta bailara handiek osatzen dute paisaia zabal eta anitza, bizitzaz eta xarmaz betea bisitariarentzako. Hostatu, kanpin eta landako turismo azpiegitura zabala du atseden hartzeko, Astun, Formigal, Panticosa, Cerler edo Candanchu eski-pistetan eski jardunaldi batez gozatu eta gero.
Languedoc-Rousillon
Languedoc-Roussillon
Frantziako iskina honek nahasketa erakargarria eskaintzen du perfektuki zainduta dauden Mediterraneoko hondartzen, hiri historikoen eta eskiatzeko aproposak diren 280 km-ko luzera duten pistak eta spak dituzten mendi gailur altuen artean. Baina zalantzarik gabe, Languedoc-Rousillonera gerturatzeko arrazoirik indartsuena urtero dauden 300 egun eguzkitsuak dira, Frantziako eguzki-argiztapen handiena duen eskualdea, alegia. Luxu natural paregabea piraguismoa, eskalada, ekitazioa, etab. bezalako aktibitateak egiteko leku aproposa bihurtzen dutena.
Andorra
Andorra
Eszenatokiak 468km₂ neurtzen ditu eta protagonistak natura eta aire libreko kirolak dira. Izan ere Andorrak Europako azalera eskiagarri zabalena du. Grandvalira eta Vallnord, eski alpinoa egiteko dauden bi estazioek, azalera eskiagarri den 3.075 hektarea batzen dituzte, 285 kilometro pistetan, 111 erremonte eta elur artifiziala botatzen duten 1.482 kanoi. Hala ere, ezin dugu ahaztu herrialde txiki honetan arte erromanikoa, museoak eta monumentuak, ibilaldi kulturalak, jaiak eta tradizioak ere badaudela, hauek guztiek konfortarekin sinbiosi perfektua osatzen duten ondarea dira.
Euskadi
Euskadi
Euskadiko natura herrialde mosaiko honen alkimia irudikatzen duten ukitu eta kontrasteekin osatuta dago. Bere profil geografikoa Jaizkibel edo Hiru Erregeen Maila bezalako mendiek eta barrualdeko mendikateek osatzen dute, hauetariko askok Parke Natural izendapena dute eta babestuta daude. Baina Euskadi urbanita ere bada eta bere gastronomia bikainari abangoardiako artea ere gehitu behar zaio, Bilboko Guggenheim museoa bezala edo Donostian, urtarrilean ospatzen den Danborrada bezalako jai tradizionalak bezala, bere kultura proposamen ugarien adibide aldaezin eskasenetariko bat.
 
[an error occurred while processing this directive]
CTP  
        
[an error occurred while processing this directive]
[an error occurred while processing this directive]