Irteera nagusia
“Pyrineo (25.06.2011-09.07.2011), Pirinioetako Txango Handia” proiektuaren helburua Pirinioak berriz ezagutzera ematea da. “Pirinioetako Txango Handi” hau “2011, Pirinioetako Urtea” Pirinioetako Lan Elkarteak Pirinioak* balioztatzeko sortutako sustapen eragiketaren esparruan kokatzen den jardueretako bat da (informazio gehiago www.ctp.org webgunean). Mendikatearen espazio naturalek duten aberastasunari eta bertako eragileen eta ondarearen arteko topaketari esker, haran eta gailur berezi hauek sortzen diguten maitasuna elkarrekin partekatu nahi dugu.
Eta batez ere, antolatuta dauden Pirinioetako Txango Handiako 8 jai ez galdu
Jakin ezazue ekitaldi hauetan modu desberdinetan parte hartzeko aukera dagoela :
- La Balaguère elkarteak antolatutako forfaitarekin :
La Balaguère-k zuen eskuragarritasunera egokitzen diren “guztia barne” duten jardunaldiak antolatu ditu. Kasu horretan La Balaguère-ren antolakuntza orokorrari etekina aterako diozu. Honakoak hartzen ditu beregain honek:
- txangoan zehar hostatua hartu ahal izango duzue hoteletan edo hostatuetan, batzuetan gaua aterpetxeetan ere igaro dezakezue;
- jatetxeak: gehienetan pentsio erdia eta hamarretakoa;
- pertsonak eta ekipajeak eramatea: minibus batek topaketa puntuetara eramango zaituzte eta zuen ekipajeak hartuta duzuen hostatu bakoitzera eramango dira;
- Lekua oso ongi ezagutzen duten La Balaguère-ko profesional laguntzaileak arduratuko dira antolakuntzaz. Ibilbidea lasaitasun osoarekin egingo duzue!
Informazio gehiago : Salome Pepe salomepepe@labalaguere.com +33 5 62 97 46 46.
- Mendi talde edo elkarte baten bidez :
Mendi taldeak eta elkarteak bideari ekingo diote egun batzuez, egun hauek jarraian izan daitezke edo ez. Antolakuntza eta logistika mendi taldeak edo elkarteak hartuko du bere gain eta antolakuntza orokorraren esparruan sartzen dira.
hauen arduradunak esleituko zaizkien federazioetako laguntzaileak izango dira. Bidaia koaderno honek beraien esku jartzen du logistika ulertzeko beharrezkoa den informazio guztia.
Bizikidetzan egingo duzue ibilaldia beraz !
Informazio gehiago : Salome Pepe salomepepe@labalaguere.com +33 5 62 97 46 46.
- Bidea bakarrik egiten duen mendizalea :
Ibilbidea bakarrik egiten dutenek ere taldea jarraitu ahal izango dute etaparen batean edo gehiagotan. “Pirinioetako Txango Handia” ekitaldian parte hartzea doakoa da. Parte hartzaile bakoitzak logistika eta antolakuntza propioa bere gain hartu beharko du (alde batetik bestera nola joan, hostatuak, hornikuntza). Lan hori errazteko, bidaia koaderno honek informazio erabilgarria jartzen du zuen eskura.
Ibilbidea bakarrik egingo duten mendizaleen segurtasuna bermatzeko, mendian gaitutako laguntzaileek taldearen atzeko aldean egingo dute ibilaldia guztia kontrolatzeko.
Ibilbidea bakarrik egingo duten mendizaleek ibilbidean zehar egingo diren aktibitateetan parte hartzeko aukera izango dute.
Momentu guztietan errespetatu beharko dituzte antolakuntza orokorrak zehaztutako segurtasun neurriak eta aurretik izena eman beharko dute www.pyrineo.eu webgunean.
Izena Eman :